2013/12/19

GABONETAN... IPUINAK OPARI

Urtero bezala, hirugarren zikloko ikasleak  txikitxoengana hurbildu gara ipuinak irakurtzera. Oso esperientzia polita izaten da guretzat eta gainera, txikitxoek, primeran pasatzen dute!
Hona hemen igarotako momentu batzuen oroimena.


ARGAZKIAK

2013/12/12

4. MAILAKO IKASLEAK GORBEIAN


GORBEIARAKO   IRTEERA

Azaroaren 15ean, ostiralean, bazkaria hartuta, goizeko bederatzietan 4.mailako ikaskide guztiak autobusean geunden Gorbeiako Parke Naturalerako  bidea hartzeko prest. Areatzara ailegatu orduko  Bea eta Naiara izeneko monitoreak gure zain zeuden.
Euria ari zuen, beraz, Interpretazio Zentrora zuzen joan ginen. Motxilak eta jakak utzi ondoren bi talde egin genituen eta ekintzak egiten hasi ginen: animalien soinuak entzun eta asmatu nor zen, oinatzak ere identifikatu, paisai motak aztertu, mendietan jarrera onak eta txarrak berezitu, Gorbeia Parkeari buruzko bideoa ikusi...
Frontoian hamaiketako hartu ondoren, autobusean sartu ginen eta Saldropoko Hezegunera joan ginen. Zoritxarrez, euria hasi zen berriro eta frontoian bazkaria jan ondoren, Interpretazio Zentroaren ondoan zegoen arkupeko batera joan ginen. Hor, kubo batzuk erabiliz, animalia motak bereizteko jolas batzuk egin genituen.
Oso ondo pasatu genuen, eta guztioi berriro bueltatzea gustatuko litzaiguke.
Joan nahi baduzue hona hemen joateko bidea:

SARBIDEA
N-240 errepidetik (Bilbo - Gasteiz), 38,5. kilometroa (Barazar mendatea), Barazar ostatuaren aurrean. Atsedenlekuko aparkalekuan amaitzen den zementuzko pista bat hartu behar da (3 km).
Ibilbidearen hasiera eta bukaera :Atsedenlekuko aparkalekua
Distantzia : 1,5 km. 



2013/12/11

1. MAILAKOAK LABORATEGIAN

Lehenengo mailakoak arrautza bat botila batean zelan sartzea behatu genuen. Botila baten barruan kandela bat piztu eta arrautza gainean jarri genuen. Suak oxigenoa kendu zuen eta horregatik arrautza barrura sartu zen. Botila txikia zenez ez genuen osorik sartzea lortu, baina ia ia. 

2013/12/03

EUSKERAZ BIZI

Hona hemen Laugarren mailakoek prestatu duten antzerkitxoa.
AEOko saioak erabili ditugu lan hau aurrera eraman ahal izateko.
Emaitza, lehenengo mailakoek ikusi dute zuzenean eskolako aretoan .
Ea gustukoa duzuen!!!!!

ETA ZUK, ZE KOLORE DUZU GUSTOKO?




2013/11/22

3.ZIKLOA ARTZINIEGAN



Gaur, azaroak 22, Artziniegara abiatu gara 5 eta 6. mailako ikasle eta irakasleok.
Eguraldiak ez du lagundu baina hala ere, egun polita pasatu dugu.
11etan bisita gidatua izan dugu "Museo etnografikoan" eta horretarako bi taldetan banatu gara.
Oso interesgarria iruditu zaigu eta gure arbasoen bizitza ezagutzeko, primerakoa!
Hemen dituzue argazki batzuk:



Herriko frontoian bazkaldu eta gero, futbol partidua izan dugu bertako ume batzuekin.
Irteera honen inguruan egindako lanak gure zikloko blogetan ikus ditzakezue.
Ea zer iruditzen zaizuen!
Egun on. Gu LH1Ako ikasleak gara. Blog honetara igoko ditugu ikasturte honetan egin eta egingo ditugun lanak. Gero arte!!

2013/11/20

EUSKAL MITOLOGIA

Hirugarren mailakoek Euskal Mitologiari buruzko lana egin dute. 
Izaki desberdinak aztertu ondoren. bideo hau sortu dute. 
ADI BELARRIAK!!!!!
Hona hemem Haur Hezkuntzako ikasleentzako prestatu dituzten galderak.
Bideoa ikusi eta entzun ondoren ea erantzuteko gai zareten.
Irakasleek ere lagundu ahal dute, noski.
Bestalde, Lehen Hezkuntzakoentzako ere, Egia ala Gezurra?
Ea ba, inprimatu orria eta erantzunekin etor zaitezte hirugarren mailako geletara eta arduradunei eman.
Saria ere egon egongo da. Zer ote da?

EUSKARAREN EGUNA, Abenduak 3

2013/11/19

LH1Bkook HH 2 urtekoei

Hemen ikus dezakezue LH1Bko ikasleok Haur Hezkuntzako 2 urteko gelan egin genuen emanaldia. Goza ezazue!

LH1B gelako ikasleen agurra

Kaixo, gu LH1Bko ikasleak gara. Aurten egingo ditugun lanak Blog honetara igoko ditugu. Ea zuen gustukoak diren.

2013/11/13

SATORRAREN IPUINA


Laugarren mailakook AEOko saioetan  ipuin hau prestatu genuen eskolako HH5eko ikasleei  kontatzeko eta baita egin ere!
Oso arrakastatsua izan zen eta hona hemen gure grabazioa.
Gustoko duzue?
Eman zure iritzia.


                                        

2013/11/11

BIGARREN MAILA

 2.006. urten jaiotako umeak  hemen agertzen direnak dira.
Aurten Lehen Hezkuntzako  2. maila egiten daude. Pozik gainera, Kepak Mexikotik bidalitako opariekin.



GORBEIALDERA JOAN GARA LH3koak

Azaroaren 8an Unkina LHko 3. mailakoak Gorbeialdeko ekosistema ikusten, aztertzen eta gozatzen joan ginen eta baita lortu ere!

SALDROPON ikusitakoaren nota hartu eta eguraldiak lagun, gure Euskal Mitologiako izakiak gogoratu ere egin genituen. Arratsaldean Areatzako interpretazio zentroan honen laburpen eta gogoeta egin genuen.

Argazki bilduma honetan eguneko egitaraua ikus dezakegu.

Zelako egun ederra pasatu genuen!