2015/04/28

2.maila A eta B Landareak batu eta gero, eskolan egin dugu haien sailkapena hiru multzotan: belarkariak, zuhaixkak eta zuhaitzak.

2015/04/27

1. mailaren landareak

Landareak batu eta gero, eskolan egin dugu haien sailkapena hiru multzotan: belarkariak, zuhaixkak eta zuhaitzak.

2015/04/24

LH I, Bedian landareak bilatzen

1. eta 2. mailako neska mutilok joan gara Bediara landare, zuhaixka eta zuhaitzak ikustera. Gelan ikasi ditugun gauza guztiak naturan ikusi eta gero, talde txikitan banandu gara hostoak eta loreak batzeko. Ibilbidea oso dibertigarria izan da, animaliak ikusi ditugu eta jolasten egon gara lan guztia egin eta gero. Hemen daude gure argazkiak, laster geure hormairudiak!:

2015/04/08

3. ETA 4.MAILAKOAK AREITZ SOROAN

Martxoan,  Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko umeak Galdamesera joan ginen, Areitz Soro baserrira hain zuzen ere. Hor, harrera on bat egin ondoren, bi talde egin genituen eta ekintzak egiten hasi ginen: zomorroak eta hostoak hartu, aztertu eta sailkatu, ardiei jaten eman, futbolean jolastu, sagarrekin sagardoa egin eta dastatu...Zer ondo pasatu genuen!