2016/05/25

TURISMO AZOKA

AURTON ERE EUROPAN ZEHAR IBILI GARA HERRIALDE EZBERDINAK EZAGUTZEN. BIDAI LUZEA IZAN DA, NEKETSUA...BAINA   MEreZI  IZAN DU.

5. mailako ikasleak entzule izan ditugu ETA OSO INTERESATUTA AZALDU DIRA.

2016/05/09

Mazedonia prestatu dugu!

Ostiralean, mazedonia prestatu genuen. Bakoitzak fruta bat ekarri zuen eta danon artean mazedonia goxoa egin genuen. Ondoren, 2.mailakoek prestatutako sandwichak jan genituen eta haiei mazedonia eskaini genien. Primeran pasatu genuen!!




2016/05/08

JON ARRETXE GURE ARTEAN



Urtero bezala, Jon Arretxe idazle basauritarra gure artean izan dugu 6. mailan.
Aurton , Beti iparralderantz, bere liburu berria irakurri dugu eta oso interesgarria iruditu zaigu.

Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz?
Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak.
Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera. Hainbat muga zeharkatu beharko du beti iparralderantzko bidean: Malin, Aljerian, basamortuan, Marokon eta azkenik itsas artea pasatuta Espainiara.
Abentura horietan era guztietako pertsonak ezagutuko ditu, bihotzik ez duten anker mixerableak eta laguntzeko prestasun handiko
jatorrak.
Zuk zer egingo zenuke?
Oso gauza interesgarri kontatu zizkigun eta beti bezala, beste kulturuetako umeen bizimodua ezagutzeko aukera ezin hobea eskeini digu. Bere azalpenak eta diapositibak entzun eta ikusi ondoren, gure galderak erantzun zituen, liburuen sinadurekin bukatzeko.






2016/05/05

ETXEKOLANAK ETXEKOENAK




Etxeko lanak denon artean eginez gero askoz ere hobeto.
Noren lana da ba?
Hirugarren eta Laugarren mailakook
arropak tolesten eta jarraian armairuan gordetzeko moduan uzten
 ikasi egin dugu.
Baita gure mahaiak, aulkiak eta ingurukoak garbitzen ere.
Beharbada hurrengoan kontu handiagoarekin ibiliko gara gutxiago zikinduz. ;)
Hona hemen gure lanen agiri grafikoak:

2. ZIKLOKOAK KULTUR ASTEAN

Aurten ere Kultur Astea ospatzeko jarduera desberdinak antolatu ditugu.
Beste askoren artean, 2. ziklokoak BEKEAKO ZUBIrainoko ibilbidetxoa egitea pentsatu dugu.
Aldez aurretik, gure betebeharrekoak zehaztu eta zerrendatu ditugu:
nolako jarrera azaldu behar dugu?
Eta gero bai! Astelehenean, maiatzaren 2ko goizeko 11:30ak aldera, eskolatik irten eta bide gorritik abiatuz zubiraino joan eta errepidetik bueltan eskolara.
Hona hemen emaitza: