2016/02/29

MADARIAGA DORRETXEA, BUSTURIAN.

 

Bigarren zikloko ikasleak, Otsailaren 26an, MADARIAGA DORRETXERA joan ginen 

DENBORAN ZEHARREKO BIDAIA 
lantzekotan.
Lehenik eta behin SANTIMAMIÑEKO KOBAK ikusten joan ginen. Ostean, 3Dko filmea ikusi eta hamaiketako ederra jan genuen. Bertako parke ederrean jolastu eta berriro ere autobusa hartu genuen Busturiarantz abiatuz.
Behin Madariaga Dorretxera helduta, eraikina bisitatu genuen, bertako informazioarekin txostena bete genuen eta amaitzeko tallerretara pasatu ginen antzinako gizakiek egiten zituzten jarduerak imitatuz: margoztu, ehizarako tresnak eta baita SUA sortzeko metodoa praktikan jarri ere.
Egun ederra pasatu genuen, errepikatzeko modukoa,benetan! 

ARGAZKIAK  ikusi nahi? klikatu beldur barik.