2018/01/15

GABONETAN IPUINAK OPARI

Berriro ere gure eskolako txikitxuengana hurbildu gara opari eder batekin :geuk irakurritako ipuinekin.

ALBUMA


2018/01/10

LACTURALE

Bigarren ziklokoak Lacturale ikustera joan gara.
LH 3Akoak urtarrileko lehenengo astean asteartean eta LH 3Bkoak, asteazkenean.
Oso irteera interesgarria, polita eta  hunkigarria izan da.
Asko ikasi dugu: bertoko produktuen ekoizpena zertan datzan, esnearen balio nutrizionala, abereak nola zainduta dauden....
Hori guztia gutxi balitz, txahala jaiotzen ere ikusteko aukera izan dugu.
Zelako zorte ona!!!


Hona hemen astearteko  eta asteazkeneko  argazki batzuk  laburpen gisa.

Laugarren mailakoak, berriz, bigarren astean joan gara.
Txahala jaiotzen zuzenean ez badugu ikusi ere, bideo baten ikusteko aukera izan dugu.
Honez gain, LA VACA CHULA bideoa ere ezagutu dugu eta honekin batera, gauza xelebreak ere.

Hona hemen irudi batzuk gure astearteko  eta asteazkeneko bisitak islatzeko. Errepikatzeko modukoa!!!