2016/12/20

GALDAKAHO



Abenduaren 19an Galdakaora joan ginen GALDAKAHO  azoka ikustera.
Bertan, Izaskun Mujika ipuin kontalaria zegoen.
Bere istorioak entzuten, asmakizunak igarten eta ostean , azoka bera ikusten ere egon ginen.
Ederto baten pasatu genuen!
Gainera oparitxo bana eman zigutenez, poz-pozik itzuli ginen eskolara.
Hona hemen argazki batzuk.

2016/12/19

Amimalien bilduma

Lanean jarraituz beste bilduma bat antolatu dute gure langileek.
oraingoan LH 3. maila B taldeak aurkezten dizue bilduma hau.

2016/12/13

Animalien albuma

Hirugarren mailakoak lan eta lan ibili dira, Denon artean Animalien Albuma egitea lortu dugu Google Apps erabiliz.
Hemen ikusten duzue beraien lanaren emaitza.
Zuon gustokoa izatea espero dugu.

 

3. mailakoen azken esperimentoa

Hirugarren mailakoek oraindik lanean

3. mailakoek lanean

3.mailakoek esperimentuekin jarraitzen dute

Hirugarren mailakoen esperimentuak

Hirugarren mailakoen esperimentuak






2016/12/02

HIRUGARREN ZIKLOA BILBON

       BILBORA TXANGOA
Azaroaren 22an 5. eta 6. mailako ikasleak Bilbora joan ginen.
Bilbon, San Mamesera, Itsas Museora, EITB eta gero parkera joan ginen.

San Mamesen restaurantera sartu ginen eta handik San Mames osoa ikusten zen.

Itsas museoan karola ikusi ,  zelakoa zen Bilbo lehen,  3 dimenzioetan argazkiak ikusi eta 3 itsas korapilo egin genituen.








 EITBn irratira sartu ginen , teleberri platoa ikusi eta
 nola antolatzen zen dena ikusi genuen.

Parkean zerbait  jan eta jolastu egin genuen eta gero autobusera bueltatu eta eskolara joan ginen.


Oso ondo pasatu genuen!!!!

2016/11/21

LH IIkoak BIZKAIA ZUBIAn


Azaroaren 18an Unkinako LH 3 eta LH4koak Getxo aldera joan ginen BIZKAIA ZUBIA  ikustera.

Bertan, hamaiketakoa jan eta apur bat jolastu ondoren, BIZKAIA ZUBIAren historia ezagutzera joan ginen. Soniak  azalpen argiak eman zizkigun eta gorantz hamarnaka-hamarnaka igogailuz joan ginen. Oso urduri geunden alde batetik baina igotzeko irrikitan bestetik.

Goiko panoramika izugarri polita zen. Gure urduritasuna apaldu zen. Ze ederto!!!
Portugaleteko aldetik bajatu ginen eta transbordadorez berriro ere Getxora joan eta etorri.


Oinez abiatu ginen Santurtzirantza baina dagoeneneko goseturik geundenez, parketxo baten gelditu ginen bazkaria jaten eta atseden apur bat hartzen. Parke hau Portugalete eta Santurtziren arteko mugan zegoen. 


Indarrak berreskuratu ondoren, ibilaldia jarraituz, Santurtziko parke dotorera heldu ginen.
Zelako sorpresa!!!
Zein ondo pasatu genuen!!!!!

Azkenean, autobusa hartu eta berriro eskolara. Egun ederra benetan, errepikatzeko modukoa!!!!





2016/06/20

BILBO 2016




Ikasturtea bukatzear dago baina ez dogu ahaztuko zein ondo pasatu genuen azken txangoan, hau da,  Bigarren ziklokoak Bilbora joan  ginenean.
Goizean goizetik zerura begira geunden ea euriak eguzkiari lekua utziko ote zion...
Eta azkenean ere, ez ginen buzti, ateri zegoen eta.
Bilboko errekatik ibili ginen Bilboats izeneko barkuz. Ze ederto!!!
Zenbat eraikin zahar, berri, hunkigarri (Aupa Athletic!!!) eta liluragarri  eta baita zelako parke ederrak ere!!!
Ederto baten pasatu genuen.


Honen hemen argazki batzuk:


Gainera, eskolara heldu eta gurasoek antolatu zuten ESKOLAKO JAIA gure zain zegoen. EGUN BOROBILA, BENETAN!!!!!!!

2016/05/25

TURISMO AZOKA

AURTON ERE EUROPAN ZEHAR IBILI GARA HERRIALDE EZBERDINAK EZAGUTZEN. BIDAI LUZEA IZAN DA, NEKETSUA...BAINA   MEreZI  IZAN DU.

5. mailako ikasleak entzule izan ditugu ETA OSO INTERESATUTA AZALDU DIRA.

2016/05/09

Mazedonia prestatu dugu!

Ostiralean, mazedonia prestatu genuen. Bakoitzak fruta bat ekarri zuen eta danon artean mazedonia goxoa egin genuen. Ondoren, 2.mailakoek prestatutako sandwichak jan genituen eta haiei mazedonia eskaini genien. Primeran pasatu genuen!!




2016/05/08

JON ARRETXE GURE ARTEAN



Urtero bezala, Jon Arretxe idazle basauritarra gure artean izan dugu 6. mailan.
Aurton , Beti iparralderantz, bere liburu berria irakurri dugu eta oso interesgarria iruditu zaigu.

Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz?
Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak.
Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera. Hainbat muga zeharkatu beharko du beti iparralderantzko bidean: Malin, Aljerian, basamortuan, Marokon eta azkenik itsas artea pasatuta Espainiara.
Abentura horietan era guztietako pertsonak ezagutuko ditu, bihotzik ez duten anker mixerableak eta laguntzeko prestasun handiko
jatorrak.
Zuk zer egingo zenuke?
Oso gauza interesgarri kontatu zizkigun eta beti bezala, beste kulturuetako umeen bizimodua ezagutzeko aukera ezin hobea eskeini digu. Bere azalpenak eta diapositibak entzun eta ikusi ondoren, gure galderak erantzun zituen, liburuen sinadurekin bukatzeko.






2016/05/05

ETXEKOLANAK ETXEKOENAK




Etxeko lanak denon artean eginez gero askoz ere hobeto.
Noren lana da ba?
Hirugarren eta Laugarren mailakook
arropak tolesten eta jarraian armairuan gordetzeko moduan uzten
 ikasi egin dugu.
Baita gure mahaiak, aulkiak eta ingurukoak garbitzen ere.
Beharbada hurrengoan kontu handiagoarekin ibiliko gara gutxiago zikinduz. ;)
Hona hemen gure lanen agiri grafikoak:

2. ZIKLOKOAK KULTUR ASTEAN

Aurten ere Kultur Astea ospatzeko jarduera desberdinak antolatu ditugu.
Beste askoren artean, 2. ziklokoak BEKEAKO ZUBIrainoko ibilbidetxoa egitea pentsatu dugu.
Aldez aurretik, gure betebeharrekoak zehaztu eta zerrendatu ditugu:
nolako jarrera azaldu behar dugu?
Eta gero bai! Astelehenean, maiatzaren 2ko goizeko 11:30ak aldera, eskolatik irten eta bide gorritik abiatuz zubiraino joan eta errepidetik bueltan eskolara.
Hona hemen emaitza:

2016/04/22

Bermeoko arrantzaleen museoa

Joan de ostegunean, apirilak 14, 1. eta 2. mailako ikasleok Bermeora joan ginen egun-pasa. Lehenengo, Arrantzaleen Museoa bisitatu genuen eta gero, Alde Zaharretik ibilalditxo bat egin genuen gida batekin. Bi ekintza hauek amaitu ostean, Lamera parkera joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Eguraldi bikaina izan genuen eta ederto pasatu genuen.


2016/04/13

Dinosauroen museoa

Lehenengo mailako ikasleok Dinosauroen museoa egin dugu. Bertan, dinosauro desberdinen ezaugarriekin fitxa teknikoak osatu ditugu eta plastilinarekin maketak egin ditugu. Hauei buruz gauza piloa ikasi dugu liburuetan eta interneten informazioa bilatuz.







Ahozkotasuna LH1 eta 2

Martxoaren 16an ahozkotasunaren emanaldia egin genuen.
Bigarren eta lehenengo mailako ikasleek, ikasitako abesti eta olerkiak elkartrukatu genituen.
Oso emanaldi polita eta dibertigarria izan zen. Hona hemen, argazki batzuk.



Usansolotik ibilbidea

2016/02/29

MADARIAGA DORRETXEA, BUSTURIAN.

 

Bigarren zikloko ikasleak, Otsailaren 26an, MADARIAGA DORRETXERA joan ginen 

DENBORAN ZEHARREKO BIDAIA 
lantzekotan.
Lehenik eta behin SANTIMAMIÑEKO KOBAK ikusten joan ginen. Ostean, 3Dko filmea ikusi eta hamaiketako ederra jan genuen. Bertako parke ederrean jolastu eta berriro ere autobusa hartu genuen Busturiarantz abiatuz.
Behin Madariaga Dorretxera helduta, eraikina bisitatu genuen, bertako informazioarekin txostena bete genuen eta amaitzeko tallerretara pasatu ginen antzinako gizakiek egiten zituzten jarduerak imitatuz: margoztu, ehizarako tresnak eta baita SUA sortzeko metodoa praktikan jarri ere.
Egun ederra pasatu genuen, errepikatzeko modukoa,benetan! 

ARGAZKIAK  ikusi nahi? klikatu beldur barik.