2014/11/21

1. eta 2. mailak Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu dugu

Azaroak 20 Unkina Eskolan Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. 1. eta 2. mailakook play-mobilekin egindako bideo dibertigarri bat ikusi genuen eta gero Saharako umeen egoera konparatu genuen gure egoerarekin.
Hemen azpian 1. mailakoak



Eta hemen 2. mailakoak


Kartelak egin genituen eta ondorioak atera ere.

MUNDU OSOAN GURE ESKUBIDEAK BETE DAITEZELA!!!











2014/11/12

BIZKAIA ZUBIA

Urriaren 24an  BIGARREN ZIKLOko neska mutilok Bizkaia Zubia ikusten joan ginen.

Autobusak Getxoko aldean utzi gintuen . Bertan hamaiketakoa egin eta Zubira joan ginen.
Bertako gidariaren azalpenak entzun ondoren, Nerbioi ibaia zeharkatu genuen: lehenengo goitik eta gero behetik.

Amaitzeko, Getxoko parkean jolasten egon eta gero, eskolarantza abiatu ginen  bertan bazkaltzeko.


Hona hemen  ARGAZKI BATZUK


         

 Egun ederra benetan!!!