2013/12/12

4. MAILAKO IKASLEAK GORBEIAN


GORBEIARAKO   IRTEERA

Azaroaren 15ean, ostiralean, bazkaria hartuta, goizeko bederatzietan 4.mailako ikaskide guztiak autobusean geunden Gorbeiako Parke Naturalerako  bidea hartzeko prest. Areatzara ailegatu orduko  Bea eta Naiara izeneko monitoreak gure zain zeuden.
Euria ari zuen, beraz, Interpretazio Zentrora zuzen joan ginen. Motxilak eta jakak utzi ondoren bi talde egin genituen eta ekintzak egiten hasi ginen: animalien soinuak entzun eta asmatu nor zen, oinatzak ere identifikatu, paisai motak aztertu, mendietan jarrera onak eta txarrak berezitu, Gorbeia Parkeari buruzko bideoa ikusi...
Frontoian hamaiketako hartu ondoren, autobusean sartu ginen eta Saldropoko Hezegunera joan ginen. Zoritxarrez, euria hasi zen berriro eta frontoian bazkaria jan ondoren, Interpretazio Zentroaren ondoan zegoen arkupeko batera joan ginen. Hor, kubo batzuk erabiliz, animalia motak bereizteko jolas batzuk egin genituen.
Oso ondo pasatu genuen, eta guztioi berriro bueltatzea gustatuko litzaiguke.
Joan nahi baduzue hona hemen joateko bidea:

SARBIDEA
N-240 errepidetik (Bilbo - Gasteiz), 38,5. kilometroa (Barazar mendatea), Barazar ostatuaren aurrean. Atsedenlekuko aparkalekuan amaitzen den zementuzko pista bat hartu behar da (3 km).
Ibilbidearen hasiera eta bukaera :Atsedenlekuko aparkalekua
Distantzia : 1,5 km. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario