2014/12/05

Emakumeen indarkeriaren aurkako eguna

LH Ieko ikasleok gelan egun berezi hau lantzen egon ginen.
Azaroaren 25ean ospatzen da eguna, baina indarkeriaren aurka egunero egon behar gara.
Geure konpromesua hemen dago, geure esku moreak







2014/11/21

1. eta 2. mailak Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu dugu

Azaroak 20 Unkina Eskolan Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. 1. eta 2. mailakook play-mobilekin egindako bideo dibertigarri bat ikusi genuen eta gero Saharako umeen egoera konparatu genuen gure egoerarekin.
Hemen azpian 1. mailakoak



Eta hemen 2. mailakoak


Kartelak egin genituen eta ondorioak atera ere.

MUNDU OSOAN GURE ESKUBIDEAK BETE DAITEZELA!!!











2014/11/12

BIZKAIA ZUBIA

Urriaren 24an  BIGARREN ZIKLOko neska mutilok Bizkaia Zubia ikusten joan ginen.

Autobusak Getxoko aldean utzi gintuen . Bertan hamaiketakoa egin eta Zubira joan ginen.
Bertako gidariaren azalpenak entzun ondoren, Nerbioi ibaia zeharkatu genuen: lehenengo goitik eta gero behetik.

Amaitzeko, Getxoko parkean jolasten egon eta gero, eskolarantza abiatu ginen  bertan bazkaltzeko.


Hona hemen  ARGAZKI BATZUK


         

 Egun ederra benetan!!!

2014/10/30

2. MAILAK BISITAN

Gaur, 2. mailako neska mutilak bisitan egon dira. Laborategira gonbidatu ditugu prestatu dugun erakusketa eskaintzeko.
Gaia, LANDARE ERREINUA izan da eta izaki bizidun hauen ezaugarriak eta berezitasunak azaldu dizkiegu.


Oso adi egon dira eta galdera batzuk
 egin dituzte.




 Landare batzuk begi hutsez behatu 
dituzte eta beste batzuk,
 lupak eta mikroskopioak erabiliz.


 Algak,likenak,onddo eta perretxikoak...



 Esporak, goroldioak, iratxeak...
Angiospermak, gimnospermak...

Primeran pasatu dugu!!!


Loredunak,loregabeak...



Hurrengo arte!!!

2014/10/23

ERAIKUNTZAK BISITATZEN

Laster hasi gara 3. zikloan irteerak egiten! 


Urriaren 13an ,astelehenean, Bilbora abiatu ginen autobusez. Autobusez, bai, baina Bilbo, autobusik gabe aurkitu genuen : Bizkaibus enpresako langileak greban baitzeuden. Hantxe topatu genituen, manifestazioan, altabozak, pankartak, langileak...

Esperientzia harriagarria izan zen guretzat eta hainbat argazki hartu genuen handik.




Gero, bi taldetan banatu ginen: batzuk EITB eta besteak EUSKALDUNA jauregira.












Bisitak bukatu ondoren, bidetik gurutzatu ginen , falta zitzaigun eraikuntza ikusteko, eta erdian... San Mames zelai ederrarekin topatu ginen. Ez ziren gutxi oihu batzuk bota zituztenak...


Bazkaria, Casilda Iturrizar parkean hartu genuen eta hango kolunpioetan oso ondo igaro genituen momentu batzuk.







Egun ederra, benetan!

2014/06/19

BILBOTIK OSTERATXUA

Astelehenean Unkinako bigarren zikloko ikasleok Bilbora joan ginen.

Zelako eraikin ikusgarriak!

Lehenik ta behin UDALETXEA ikusi genuen,
 
Ondoren, errekaldea Bilboats itsasontzitik ikusi genuen: 


 


 
Guggenheim museoa , 
Euskalduna Jauregia,
Iberdrola dorrea,
Itsas museoa Karola eta guzti,






eta nola ez ba! gure bihotzeko                  SAN MAMES
Bukatzeko, Guggenheimeko parkean jolasten egon ginen bazkaldu ostean eta autobusa heldu arte.

Egun ederra benetan!!!

2014/06/18

KARPIN

Lehen Zikloko umeak,  astelehenean, Karpinera joan ziren.
Bertan animaliak ikusi, meteoritoa aztertu, arbasoak ikusi eta jolasten ibili ziren.
Hemen argazki batzuk.
 

2014/06/09

TXAPELA BURUAN TA IBILI MUNDUAN



Luzaroan ibili gara Europa ikasten. Eta TURISMO AZOKA antolatzea proposatu zigutenean, ez genuen holakorik espero. Lana bai ,baina pena mezi duela uste dugu. Hona hemen gure lanaren erakusketatxo bat. Disfruta ezuzue, geuk egin dugun bezala.