2017/12/05

PATIOKO JOLASAK!!!!

Euskarari bultzakada gozo  bat emateko eta ondo pasatzeko asmoz, seigarren mailako ikasleak patioko jolasak prestatu dituzte.
Hona hemen egindakoaren irudi bat.

2017/11/09

GORBEIA PARKE NATURALA

Azaroaren 6an 4.mailakoek irteera bat egin genuen Gorbeiako Parke Naturalera.
Eguraldi eskasa egin arren,ederto pasatuGorbeiako irteera genuen. Hemen dituzue eskuragarri hainbat argazki.

2017/11/07

GORBEIA Parke Naturala


Azaroaren 3an 
Unkina eskolako 3. mailakoak 
Areatzara joan ginen 
Gorbeiako Parke Naturaleko interpretazio zentroa 
ikustera. 
Ondoren, Saldroporaino igo ginen autobusez 
eta bertan, osteratxu bat egin genuen. 
Paisai eta leku ikuskarriak behatuz gain, 
pertsonai mitologikoetaz ere hitz egin genuen.
Egun ederra benetan!!!
Argazkiak Ikusi nahi?

Hona hemen beste argazki batzuk



2017/06/12

EL POBALeko Burdinola



Ekainaren 9an Muskiz herrirantz abiatu ginen EL POBALeko Burdinola ezagutzeko gogoarekin.
Zelako paisaiak!!
Zelako leku ederrak!
Hara heldu eta bi taldetan banatu ginen: batzuk antzinean  arto eta gari irina nola lortzen  zuten ikusten zuten bitartean, besteak  burdinolaren funtzioamendua ikusten zeuden ,hau da, errekako uraren eta harrizko gurpil erraldoien funtzioa .
Oso interesgarria!!!.

Hamaiketako gozoa jan ondoren ... OGI TALLERREAN parte hartu genuen.
Opil ederrei irinetan forma eman eta ondoren, legamiak bere lana egin zezan, bertan utzi genituen 20 bat minutuz  labean sartu arte.
Forjatze lanak nola egiten zituzten ikustera😲😲😲 joan ginen eta.... azkenean bai,
Opilak hartu bero-berotan eta autobuserantz abiatu ginen.
Zelako usai gozoa!!!
Sopuertako parkean bazkaldu eta jolastu genuen. Laurak alderantz berriro ere Unkinarantz.
Zenbat gauza berri ikasi ditugun!!!



Ikusi argazkietan zein ondo pasatu genuen!!!





2017/03/29

PLANETARIUM + HONTZA MUSEOA

Bigarren zikloko ikasleak Durangoko Planetarioa ikustera joan ginen. 
Hirugarren mailakoak martxoaren 21ean eta laugarrenekoak,berriz, 24an. 
Oso esperientzi polita izan zen. 
Natur eta giza zientzietan gai hauek ondo ikasita geneuzkanez, Estebanek egindako galderak ondo erantzuten jakin genunen eta ulertzea ere, erraz egin zitzaigun.
Hona hemen argazki batzuk.


LH3Bkoak lehenik eta behin Planetarioa ikusi zuten eta ondoren Hontza Museora.


               LH3Akoak,berriz, lehenik eta behin Hontza Museoa ikusi zuten eta ondoren Planetariora.
Eta Laugarren mailakoak,azkenik, ostiralean joan ziren. 


Hauek goiz osoa Planetarioan eman zuten eta teleskopioa eta kupula ikusteko aukera izan zuten.
Bitxia benetan!!!


2017/03/06

ANIMALIEN AURKEZPENAK

Laugarren mailako ikasleak hainbat lan egin ondoren: taldeak antolatu, animaliak aukeratu, informazioa bildu, testua antolatu, aurkezpena egin, esan beharrekoa ikasi.......  Beraien aurkezpenak egin dituzte. Hona hemen laburpen bat.






2017/01/12

UNKINAN GABONETAN IPUINAK OPARI

Berriro ere gure eskolako txikitxuengana hurbildu gara opari eder batekin :geuk irakurritako ipuinekin.

Ez da lan erraza izan.
Aurretik, ipuinaren ezaugarriak gogoratu genituen eta gero ipuina aukeratu .
Ipuinak ez dira edozein modutan irakurtzen, intonazio egokia erabili behar da eta horretan ibili gara etxean eta eskolan, entsaiatuz eta entsaiatuz.
Gainera, ipuinak hasteko eta amaitzeko formula bereziak  ikasi ditugu buruz.

Eta lan neketsu hau egin ondoren,  hara hurbildu ginen gure urduritasunarekin.
Oso pozik hartu gintuzten haien ondoan eta oso momentu gozoak bizi izan genituen.