2016/11/21

LH IIkoak BIZKAIA ZUBIAn


Azaroaren 18an Unkinako LH 3 eta LH4koak Getxo aldera joan ginen BIZKAIA ZUBIA  ikustera.

Bertan, hamaiketakoa jan eta apur bat jolastu ondoren, BIZKAIA ZUBIAren historia ezagutzera joan ginen. Soniak  azalpen argiak eman zizkigun eta gorantz hamarnaka-hamarnaka igogailuz joan ginen. Oso urduri geunden alde batetik baina igotzeko irrikitan bestetik.

Goiko panoramika izugarri polita zen. Gure urduritasuna apaldu zen. Ze ederto!!!
Portugaleteko aldetik bajatu ginen eta transbordadorez berriro ere Getxora joan eta etorri.


Oinez abiatu ginen Santurtzirantza baina dagoeneneko goseturik geundenez, parketxo baten gelditu ginen bazkaria jaten eta atseden apur bat hartzen. Parke hau Portugalete eta Santurtziren arteko mugan zegoen. 


Indarrak berreskuratu ondoren, ibilaldia jarraituz, Santurtziko parke dotorera heldu ginen.
Zelako sorpresa!!!
Zein ondo pasatu genuen!!!!!

Azkenean, autobusa hartu eta berriro eskolara. Egun ederra benetan, errepikatzeko modukoa!!!!