2014/10/30

2. MAILAK BISITAN

Gaur, 2. mailako neska mutilak bisitan egon dira. Laborategira gonbidatu ditugu prestatu dugun erakusketa eskaintzeko.
Gaia, LANDARE ERREINUA izan da eta izaki bizidun hauen ezaugarriak eta berezitasunak azaldu dizkiegu.


Oso adi egon dira eta galdera batzuk
 egin dituzte.




 Landare batzuk begi hutsez behatu 
dituzte eta beste batzuk,
 lupak eta mikroskopioak erabiliz.


 Algak,likenak,onddo eta perretxikoak...



 Esporak, goroldioak, iratxeak...
Angiospermak, gimnospermak...

Primeran pasatu dugu!!!


Loredunak,loregabeak...



Hurrengo arte!!!

2014/10/23

ERAIKUNTZAK BISITATZEN

Laster hasi gara 3. zikloan irteerak egiten! 


Urriaren 13an ,astelehenean, Bilbora abiatu ginen autobusez. Autobusez, bai, baina Bilbo, autobusik gabe aurkitu genuen : Bizkaibus enpresako langileak greban baitzeuden. Hantxe topatu genituen, manifestazioan, altabozak, pankartak, langileak...

Esperientzia harriagarria izan zen guretzat eta hainbat argazki hartu genuen handik.




Gero, bi taldetan banatu ginen: batzuk EITB eta besteak EUSKALDUNA jauregira.












Bisitak bukatu ondoren, bidetik gurutzatu ginen , falta zitzaigun eraikuntza ikusteko, eta erdian... San Mames zelai ederrarekin topatu ginen. Ez ziren gutxi oihu batzuk bota zituztenak...


Bazkaria, Casilda Iturrizar parkean hartu genuen eta hango kolunpioetan oso ondo igaro genituen momentu batzuk.







Egun ederra, benetan!