2016/04/22

Bermeoko arrantzaleen museoa

Joan de ostegunean, apirilak 14, 1. eta 2. mailako ikasleok Bermeora joan ginen egun-pasa. Lehenengo, Arrantzaleen Museoa bisitatu genuen eta gero, Alde Zaharretik ibilalditxo bat egin genuen gida batekin. Bi ekintza hauek amaitu ostean, Lamera parkera joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Eguraldi bikaina izan genuen eta ederto pasatu genuen.


2016/04/13

Dinosauroen museoa

Lehenengo mailako ikasleok Dinosauroen museoa egin dugu. Bertan, dinosauro desberdinen ezaugarriekin fitxa teknikoak osatu ditugu eta plastilinarekin maketak egin ditugu. Hauei buruz gauza piloa ikasi dugu liburuetan eta interneten informazioa bilatuz.







Ahozkotasuna LH1 eta 2

Martxoaren 16an ahozkotasunaren emanaldia egin genuen.
Bigarren eta lehenengo mailako ikasleek, ikasitako abesti eta olerkiak elkartrukatu genituen.
Oso emanaldi polita eta dibertigarria izan zen. Hona hemen, argazki batzuk.



Usansolotik ibilbidea