2013/11/22

3.ZIKLOA ARTZINIEGAN



Gaur, azaroak 22, Artziniegara abiatu gara 5 eta 6. mailako ikasle eta irakasleok.
Eguraldiak ez du lagundu baina hala ere, egun polita pasatu dugu.
11etan bisita gidatua izan dugu "Museo etnografikoan" eta horretarako bi taldetan banatu gara.
Oso interesgarria iruditu zaigu eta gure arbasoen bizitza ezagutzeko, primerakoa!
Hemen dituzue argazki batzuk:



Herriko frontoian bazkaldu eta gero, futbol partidua izan dugu bertako ume batzuekin.
Irteera honen inguruan egindako lanak gure zikloko blogetan ikus ditzakezue.
Ea zer iruditzen zaizuen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario