2015/03/06

Antoni Gaudi, 2.mailako plastika proiektua

Kaixo Lagunok! Hona hemen bigarren mailako neska-mutilok egin dugun lana. Antoni Gaudi arkitekto Kataluniarrari buruzko mandalak egin ditugu. Bere obra guztia ikusi eta ikasi dugu: eraikuntzak, mosaikoak, eskulturak ... naturaren koloreak eta formak erabiltzen zituen bere obra guztietan, eta horrexegatik hain politak eta koloretsuak dira.

2015/03/02

EGUEN ZURI


Otsailaren 12an, eta Eguen Zuri eguna ospatzeko, eskolako sarreran geuk sortutako kopla batzuk eskeini genituen.                                                                                         



Josu bertsolariaren laguntza izan dugu hau egiteko eta makilen erritmoa kenduta, nahiko ondo irten zen. 




Makilen kontua, hobetu beharko genuke datorren urterako.