2013/11/22

3.ZIKLOA ARTZINIEGAN



Gaur, azaroak 22, Artziniegara abiatu gara 5 eta 6. mailako ikasle eta irakasleok.
Eguraldiak ez du lagundu baina hala ere, egun polita pasatu dugu.
11etan bisita gidatua izan dugu "Museo etnografikoan" eta horretarako bi taldetan banatu gara.
Oso interesgarria iruditu zaigu eta gure arbasoen bizitza ezagutzeko, primerakoa!
Hemen dituzue argazki batzuk:



Herriko frontoian bazkaldu eta gero, futbol partidua izan dugu bertako ume batzuekin.
Irteera honen inguruan egindako lanak gure zikloko blogetan ikus ditzakezue.
Ea zer iruditzen zaizuen!
Egun on. Gu LH1Ako ikasleak gara. Blog honetara igoko ditugu ikasturte honetan egin eta egingo ditugun lanak. Gero arte!!

2013/11/20

EUSKAL MITOLOGIA

Hirugarren mailakoek Euskal Mitologiari buruzko lana egin dute. 
Izaki desberdinak aztertu ondoren. bideo hau sortu dute. 
ADI BELARRIAK!!!!!
Hona hemem Haur Hezkuntzako ikasleentzako prestatu dituzten galderak.
Bideoa ikusi eta entzun ondoren ea erantzuteko gai zareten.
Irakasleek ere lagundu ahal dute, noski.
Bestalde, Lehen Hezkuntzakoentzako ere, Egia ala Gezurra?
Ea ba, inprimatu orria eta erantzunekin etor zaitezte hirugarren mailako geletara eta arduradunei eman.
Saria ere egon egongo da. Zer ote da?

EUSKARAREN EGUNA, Abenduak 3

2013/11/19

LH1Bkook HH 2 urtekoei

Hemen ikus dezakezue LH1Bko ikasleok Haur Hezkuntzako 2 urteko gelan egin genuen emanaldia. Goza ezazue!

LH1B gelako ikasleen agurra

Kaixo, gu LH1Bko ikasleak gara. Aurten egingo ditugun lanak Blog honetara igoko ditugu. Ea zuen gustukoak diren.

2013/11/13

SATORRAREN IPUINA


Laugarren mailakook AEOko saioetan  ipuin hau prestatu genuen eskolako HH5eko ikasleei  kontatzeko eta baita egin ere!
Oso arrakastatsua izan zen eta hona hemen gure grabazioa.
Gustoko duzue?
Eman zure iritzia.


                                        

2013/11/11

BIGARREN MAILA

 2.006. urten jaiotako umeak  hemen agertzen direnak dira.
Aurten Lehen Hezkuntzako  2. maila egiten daude. Pozik gainera, Kepak Mexikotik bidalitako opariekin.



GORBEIALDERA JOAN GARA LH3koak

Azaroaren 8an Unkina LHko 3. mailakoak Gorbeialdeko ekosistema ikusten, aztertzen eta gozatzen joan ginen eta baita lortu ere!

SALDROPON ikusitakoaren nota hartu eta eguraldiak lagun, gure Euskal Mitologiako izakiak gogoratu ere egin genituen. Arratsaldean Areatzako interpretazio zentroan honen laburpen eta gogoeta egin genuen.

Argazki bilduma honetan eguneko egitaraua ikus dezakegu.

Zelako egun ederra pasatu genuen!