2015/06/30

1. eta 2. mailak BASONDON

Pasa den ekainaren 22an 1. eta 2. mailako ikasleok Basondo izeneko animalia zaurituen errekuperaziorako zentrora joan ginen. Eguraldi ederra izan genuen eta denbora luzez ibili ginen katamotzak, otsoak, txerriak, ahuntzak ... ikusten. Denetarik daukate han, etxabereak zein animalia basatiak, baina beti ezaugarri bera dutenak: ezin dira euren kasa bizi eta horregatik daude Basondon.


































Eta argazkiak gozatu eta gero, ondo pasa oporrak eta datorren ikasturtera arte!! Gora Unkina!

2015/06/25

URDUÑA,Ekainak 15

Ekainaren 15ean Bigarren Ziklokoak Urduñarantz abiatu ginen ikasturte amaierako txango egiteko asmotan.

 
Eguraldiak ez zigun lagundu, egia esanez.

Euria botalean aritu zen egun osoan.

Gure asmoa Nerbioiko iturburua ikustea zen baina irudiekin gelditu beharko gara, zuzenean ezin izan genuen ikusi eta.

Delikatik hasi ginen eta zorionez, El Infiernoko tabernako ugazabak utzi zigun jantokia gure hamaiketakoa egiteko.
Eskerrak gizon!!! Zerua irabazita daukazu!!!!

Jarraitu nahi genuen baina ezin. Gero eta lokatz gehiago eta azkenean buelta hartu behar.

Urduña herrira itzuli eta bertako parkean jolasten egon ginen.

Oso Ondo pasatu genuen.

Gure osteratxua, beste baterako utzi beharko dugu,hau da, eguraldi ona dagoenerako edo ateri behintzat.

Hona hemen guzti honen frogatxo bat: ARGAZKIAK

2. ZIKLO.ANTZERKIA1


3. ETA 4. MAILAKO ikasleok prestatu dugun antzerki bat aukesten dizuegu. Egin clik beheko loturan.


 https://drive.google.com/file/d/0B1wBLd2wiEpydERqdWho
UkxEYlU/view?usp=sharing

UNKINA IRRATIA 4. M


   
  unkina irratia 


Hona hemen Unkinako 4. mailako ikasleok prestatu dugun  irrati - programa. Egin clik