2017/01/12

UNKINAN GABONETAN IPUINAK OPARI

Berriro ere gure eskolako txikitxuengana hurbildu gara opari eder batekin :geuk irakurritako ipuinekin.

Ez da lan erraza izan.
Aurretik, ipuinaren ezaugarriak gogoratu genituen eta gero ipuina aukeratu .
Ipuinak ez dira edozein modutan irakurtzen, intonazio egokia erabili behar da eta horretan ibili gara etxean eta eskolan, entsaiatuz eta entsaiatuz.
Gainera, ipuinak hasteko eta amaitzeko formula bereziak  ikasi ditugu buruz.

Eta lan neketsu hau egin ondoren,  hara hurbildu ginen gure urduritasunarekin.
Oso pozik hartu gintuzten haien ondoan eta oso momentu gozoak bizi izan genituen.