2017/06/12

EL POBALeko Burdinola



Ekainaren 9an Muskiz herrirantz abiatu ginen EL POBALeko Burdinola ezagutzeko gogoarekin.
Zelako paisaiak!!
Zelako leku ederrak!
Hara heldu eta bi taldetan banatu ginen: batzuk antzinean  arto eta gari irina nola lortzen  zuten ikusten zuten bitartean, besteak  burdinolaren funtzioamendua ikusten zeuden ,hau da, errekako uraren eta harrizko gurpil erraldoien funtzioa .
Oso interesgarria!!!.

Hamaiketako gozoa jan ondoren ... OGI TALLERREAN parte hartu genuen.
Opil ederrei irinetan forma eman eta ondoren, legamiak bere lana egin zezan, bertan utzi genituen 20 bat minutuz  labean sartu arte.
Forjatze lanak nola egiten zituzten ikustera😲😲😲 joan ginen eta.... azkenean bai,
Opilak hartu bero-berotan eta autobuserantz abiatu ginen.
Zelako usai gozoa!!!
Sopuertako parkean bazkaldu eta jolastu genuen. Laurak alderantz berriro ere Unkinarantz.
Zenbat gauza berri ikasi ditugun!!!



Ikusi argazkietan zein ondo pasatu genuen!!!