2015/12/04

LHII ZIKLOKOAK AREATZAN


Azaroaren 11an Usansolotik Areatzara joan ginen bigarren zikloko ikasle guztiak. Hasieran oso eguraldi txarra izango genuela pentsatu genuen, baina ailegatu ginenean eguraldi itzela zegoen gure zain. Hau poza!
Hor bi monitore, biak neskak, zeuden prest gu hartzeko eta, hasteko, interpretazio – zentroan sartu gintuzten: inguruko paisaia aztertu, paisaia nola zaindu ikasi, horko fauna eta flora ikusi …
Amaitu ondoren, ondoan zegoen aterpe batean egin genuen hamaiketako. Zer gose eta  goxo!
Autobusera berriro eta Sandropora abiatu ginen. Azaldu ziguten zer zen “ginkana”: mapa bat eskuan, taldeka, paisaiako elementu ezberdinak topatu beharko genituen eta orri batean apuntatu (likena, landarea, orria, pinaburua, animalien arrastoak …).
Azkenik, Sandropon zegoen landa polit batean bazkaldu eta jolastu genuen.

Oso ondo pasatu genuen eta prest gaude bueltatzeko. Gainera, monitoreak oso majuak ziren …

No hay comentarios:

Publicar un comentario