2015/06/25

URDUÑA,Ekainak 15

Ekainaren 15ean Bigarren Ziklokoak Urduñarantz abiatu ginen ikasturte amaierako txango egiteko asmotan.

 
Eguraldiak ez zigun lagundu, egia esanez.

Euria botalean aritu zen egun osoan.

Gure asmoa Nerbioiko iturburua ikustea zen baina irudiekin gelditu beharko gara, zuzenean ezin izan genuen ikusi eta.

Delikatik hasi ginen eta zorionez, El Infiernoko tabernako ugazabak utzi zigun jantokia gure hamaiketakoa egiteko.
Eskerrak gizon!!! Zerua irabazita daukazu!!!!

Jarraitu nahi genuen baina ezin. Gero eta lokatz gehiago eta azkenean buelta hartu behar.

Urduña herrira itzuli eta bertako parkean jolasten egon ginen.

Oso Ondo pasatu genuen.

Gure osteratxua, beste baterako utzi beharko dugu,hau da, eguraldi ona dagoenerako edo ateri behintzat.

Hona hemen guzti honen frogatxo bat: ARGAZKIAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario