2014/10/23

ERAIKUNTZAK BISITATZEN

Laster hasi gara 3. zikloan irteerak egiten! 


Urriaren 13an ,astelehenean, Bilbora abiatu ginen autobusez. Autobusez, bai, baina Bilbo, autobusik gabe aurkitu genuen : Bizkaibus enpresako langileak greban baitzeuden. Hantxe topatu genituen, manifestazioan, altabozak, pankartak, langileak...

Esperientzia harriagarria izan zen guretzat eta hainbat argazki hartu genuen handik.




Gero, bi taldetan banatu ginen: batzuk EITB eta besteak EUSKALDUNA jauregira.












Bisitak bukatu ondoren, bidetik gurutzatu ginen , falta zitzaigun eraikuntza ikusteko, eta erdian... San Mames zelai ederrarekin topatu ginen. Ez ziren gutxi oihu batzuk bota zituztenak...


Bazkaria, Casilda Iturrizar parkean hartu genuen eta hango kolunpioetan oso ondo igaro genituen momentu batzuk.







Egun ederra, benetan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario